«Haur eskolak euskaraz» aldarri ozena Iruñean

Hamarnaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean haur eskolak euskaraz izateko eskubidea babesteko eta emandako aurrerapausuekin jarraitzeko eskatu diote Iruñeko Udalari. «Udalaren erabaki horrek duen balioa eta garrantzia azpimarratu nahi dugu. Izan ere, Nafarroako herritarrek bertako hizkuntza ezagutzeko duten eskubidearen bermean urrats esanguratsua izan zen», azpimarratu dute.

2017 OTS. 23