‘Hitza, etorkizunaren giltza’

Azpeitian ekainean independentziaz egin asmo duten galdeketaren aldeko abestia hedatu berri dute. Herriko musikari, abeslari, idazle, poeta eta bertsolariek parte hartu dute. Guztira 60 bat lagunen parte hartzea izan da sorkuntzan, grabazioan eta bideoaren edizioan. «Auzolanean eginiko lana da, Hitzartuk sustatutako ekintza guztiak bezala», adierazi dute galdeketaren antolatzaileek.

Goierriko Gure Esku Dagok ere bere galdeketarako abestia kaleratu zuen hilabete hasieran, hemen ikus dezakezue: ‘Gurea da erabakia’

2016 API. 29