Amagoia Mujika
Tolosa

Etxahun Lekue nagusitu da Tolosako saioan eta itxi da hurrengo faserako atea

Etxahun Lekue izan da onena Tolosako final laurdenekoan. Saio honekin itxi da fase hau eta hurrengo faseko zerrenda osatu: Oihana Iguaran (714), Alaia Martin (712), Miren Amuriza (700,5), Nerea Ibarzabal (698,5), Agin Laburu (686), Iñaki Apalategi (685), Julio Soto (678,5), Unai Agirre (674,5), Jon Martin (673,5), Etxahun Lekue (673), Maddalen Arzallus (670), Nerea Elustondo (665,5), Jon Maia (662,5), Jone Uria (662), Nahikari Gabilondo (661,5), Miren Artetxe (661,5), Beñat Iguaran (655,5) eta Aimar Karrika (651,5).

Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu da Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken final laurdena. Saioa oso jendetsua izan da, 1.250 lagun bildu dira oholtzaren bueltan. Berezia zen gaurko hitzordua, final laurdenetan azkena zelako eta hurrengo fasera pasatuko direnen zerrenda itxi delako.

Azkenean, Etxahun Lekue gailendu da 673 punturekin. Atzetik geratu dira Maddalen Arzallus 670 punturekin; Jon Maia, 662,5 punturekin; Beñat Lizaso, 646,5; Xabat Galletebeitia, 636 eta Eneko Lazkoz, 607 puntu bilduta.

Azkenean, beraz, Tolosako saiotik lehen hirurak pasatu dira hurrengo fasera. Azken marra Aimar Karrikaren 651,5 puntutan geratu da.

Honakoak sailkatu dira hurrengo fasera: Oihana Iguaran (714), Alaia Martin (712), Miren Amuriza (700,5), Nerea Ibarzabal (698,5), Agin Laburu (686), Iñaki Apalategi (685), Julio Soto (678,5), Unai Agirre (674,5), Jon Martin (673,5), Etxahun Lekue (673), Maddalen Arzallus (670), Nerea Elustondo (665,5), Jon Maia (662,5), Jone Uria (662), Nahikari Gabilondo (661,5), Miren Artetxe (661,5), Beñat Iguaran (655,5) eta Aimar Karrika (651,5).