NAIZ

«Estereotipoetatik ihesi» jardunaldiak, Bilbo Zaharra Forumaren eskutik

“Estereotipoetatik ihesi (II)” izeneko jardunaldiak abiatuko dira otsailaren 20an. Bilbo Zaharra Forumak antolatuta, hiru saio egingo dira datorren astelehena eta asteazkena bitartean. Otsailaren 20an Iratxe Retolazak eta Ibon Egañak queer literatura izango dute aztergai. Hurrengo egunerako Hinka taldearen kontzertua iragarri dute. Bordak idatzitako testuak kantatuko dituzte. Eta otsailaren 22an Bernardo Atxagaren txanda izango da jardunaldietan. “Itzulpena kristalezko zubi bat da” izenburupean arituko da. Hiru saioetarako hitzordua 19.00etan da Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Barrian duen egoitzan.