Donibane Lohizuneko herriko etxetik atera da auzapezaren gorpua
Donibane Lohizuneko herriko etxetik atera da Peyuco Duharten gorpua astelehen goiz honetan, herriko hautetsiz eta langilez inguraturik. Hurbilekoek, donibandarrek eta ipar Euskal Herriko agintariek azken agur bat eskaini diote. Abenduaren 7an zendu zen Donibane Lohizuneko auzapeza eta Euskal Elkargoko lehen lehendakari ordea zena.
11 DéC. 2017