Euskal presoen aldeko futbol partidak
Euskal presoei elkartasuna adierazteko xedea duen Futbol 7 ekimena antolatu zuten maiatzaren 27an Hendaian. Guztira, Euskal Herri osotik etorritako 33 talde lehiatu ziren Ondarraitz estadioan. Horietatik erdiak Ipar Euskal Herrian osatutako taldeak izan ziren. Futbol txapelketaz gain, "haurren txokoa", mahai-inguruak baita "elkartasun txokoa" ere antolatu zuten. Argazkiak: Isabelle Miquelestorena
29 MAI 2017