Baionako manifestazioa, mobilizazio bat baino gehiago

Eguerditik jendea biltzen hasi da Baionan urtarrilaren 9an. Euskal Herriko txoko anitzetik etorritakoak Lapurdiko hiriburura hurbildu dira euskal presoen aldeko eskubideak defendatzeko. 17.00etan mobilizazioa Laugatik abiatu da eta 19.00ak aldera Xaho kaian antolatutako gunean bukatu da. Orotara 8.000 pertsonek dispertsioaren bukaera exijitu dute. Horien artean, Ipar Euskal Herriko eragile politikoak eta kulturalak presente egon dira.

09 JAN. 2016