Bokalek euskarazko irakaskuntzari ateak ideki dizkio

Seaskak ikasturte berri honetan ikastola berri bat idekiko du, aldi honetan, Bokalen. Burasoen desmartxari esker, zortzi ikaslek euskaraz ikasten ahalko dute gaskoiarekin harremana zuzena duen hirian. Hasiera batean Calendreta bat sortzea nahi bazuten ere, ez da burasorik animatu. Hala ere, egitasmoari buruz informazioa eskaintzen segituko dute. Maylis Iriart burasoak, Lucile Darigrand irakaslea baita Francis Gonzalez auzapezak beren usteak plazaratu dituzte.

11 SEPT. 2017