NAIZ

Telefono mugikorretarako Akuilari aplikazioa sortu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak kudeatzen duen ‘Euskaraen Telefonoak’ aplikazio berria sortu du telefono mugikorretarako, zeintzuen bitartez erabiltzaileek kexa, galdera eta iradokizunak zuzenean helarazi ahalko dituzten.

Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren Akuilari aplikazioa. (akuilari.eus)
Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren Akuilari aplikazioa. (akuilari.eus)

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak kudeatzen duen Euskararen Telefonoa zerbitzuak jauzi berria eman eta eskuko telefonoetarako aplikazioa jarriko die esku artean erabiltzaileei. Akuilari aplikazioa Android eta ios sistema eragileak dituzten gailuetarako prestatuta dago eta hauen aplikazioetarako dendetatik doan jaitsi daiteke, ohar baten bidez iragarri duten moduan.

Honen bitartez «herritarrek azkarrago eta erosoago helarazi ahal izango dizkiete Behatokiari hizkuntza-eskubideei lotutako kexak eta zorionak», azaldu dute. Erabiltzaileak bertan ikusi ahal izango ditu halaber Behatokiari helarazitako kexa eta zoriontze guztiak.

«Euskaraz bizitzeko hautua egin duten pertsonak errealitatean aurkitzen dituzten oztopoak gainditzen saiatzen dira, zailtasunei aurre egiteko prest daude eta saiatzen dira egoera hori hobetzeko zerbait egiten. Horretan lagunduko dien elkartasuna eta babes eske jotzen du Behatokira», adierazi du Garbiñe Petriati zuzendariak.

«Herritarren duintasunak eta jarrerak hizkuntza-eskubideak bermatuko dituen neurriak hartzea, urratsak ematea eta hizkuntza-portaeretan aldaketak sustatzen dituzte. Errealitatea aldatzea lortzen dute. Kontzienteki egindako praktikak emaitzak ematen ditu. Jokabide eta portaeren balioa eta garrantzia handia da», gehitu du Petriatik.