Joseba Leizeaga naizplus blogak

Españako demokrazia ustela: El Movimiento NAZIonal (3)

 Españako demokrazia ustelaren oinarriak, egungo sistemaren oinarriak, frankismoan daude. Frankismoaren gizartearen bizkarrezurra Movimiento NAZIonala izan zen, egungo gizartea egituratu zuena. Guda galdu zuten emakumeak zigortzen eta emakumeek frankismoan jokatu beharreko rola antolatzen ibili zen La Sección Femenina izeneko erakundea. 1934ean Falange Española alderdiaren emakumeen adar gisa sortu zuten Sección Femenina delakoa.1939an Gudaren amaieraren ondoren, La Sección Femenina Movimiento NAZIonalaren emakumeen adarrean bihurtu zen, gizartearen bizkar hezur femeninoan. Sorreratik bere likidazioa arte Pilar Primo de Rivera y Sáenz de Heredia, Jose Antonio Primo de Riveraren arrebak zuzendu zuen. Sección Femenina 1977an disolbatu zen arren, bere eragina gaur egunean aurki daiteke ere.


Españako demokrazia ustela (Orain arte argitaratutako kapituluak)