Joseba Leizeaga naizplus blogak

Españaren ameskeria eta handinahikeria, Raza

 Españako demokrazia ustelaren oinarriak, egungo sistemaren oinarriak, frankismoan daude. 1942an Frankismoa, guda irabazi ondoren, bere propaganda ideologikoa hedatzeko makineria martxan jartzen hasten da, lehen gudako propaganda zena ameskeria eta handinaikeria espainiarraren mitoak hedatzen hasi zen. Gaurko egunetaraino iritsi dira ameskeria, handinahikeria eta mito hispanikoen oihartzunak, gaur egungo mundu digitalean ugaldu eta areagotu direlarik. Españaren ameskeria eta handinahikeriak ez du mugarik, ez du etenik izan, eta buruarekin baino gogoarekin gauzatua da. Ez dira gertatutako gauzak, gertatzea nahi izan zituztenak baizik.

Españako demokrazia ustela (Aurrez argitaratutakoak)