Bidaiari

‘Usurbil, museo irekia’ bisita gidatuak, abian

Herriko kaleetan duten kultur sorkuntza, Zumeta Arte Estudioa, zaintza ekosistema berria, elizako ondarea eta hondakinen kudeaketa aitzindaria. 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak datozen hilabeteetarako antolatu dituen bisita gidatuen gaiak izango dira.

Zumetaren murala Usurbilen.
Zumetaren murala Usurbilen. (Maialen Andres | FOKU)

650 Usurbil Bizi herri egitasmoak antolatutako ‘Usurbil, museo irekia’ izeneko bisita gidatuak irailaren 1ean itzuliko dira.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, zenbait bisita bereziak izango dira, Zumeta Arte Estudiora hurbilduko baitira. Eta 26 eta 27ko bisitak ere deigarriak dira, herriak dituen hainbat proiektu sozial eraldatzaileren nondik norakoen berri jasotzeko aukera eskainiko baitute. Hala, irailaren 26ko irteeran, ‘Zero Zabor’ hondakinen kudeaketa sistema gertutik ezagutu ahal izango da eta biharamunean, berriz, ‘Zaintzaren Usurbil’-ek ere bere bisita propioa izango du. Hurrengo bisitan, irailaren 28koan, Salbatore elizako ondarearen berri emango da. Gainera, kasu honetan, organo erakustaldi batez gozatzeko aukera izango du bisitariak.

Bisita hauez gain, Andatzan errotarrien bidea eta 1936ko gerrak utzitako aztarnei lotutako oroimen bidea nork bere kabuz osatzeko aukera ere badago. Izan ere, ibilbidea seinaleztatua dago, QR bidez informazio gehiago eskaintzen diten panelen bidez.

Bisita gidatuei buruzko xehetasunak:

Irailak 1, igandea
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua (gazteleraz).

Irailak 14, larunbata
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua.

Irailak 26, osteguna
10:00-11:00 'Zero Zabor' bisita gidatua.

Irailak 27, ostirala
10:00-11:15 'Zaintzaren Usurbil' bisita gidatua.

Irailak 28, larunbata
12:00-13:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua organo erakustaldiarekin.

Irailak 29, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua.

Urriak 12, larunbata
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua.

Urriak 24, osteguna
10:00-11:00 'Zero Zabor' bisita gidatua.

Urriak 25, ostirala
10:00-11:15 'Zaintzaren Usurbil' bisita gidatua.

Urriak 26, larunbata
12:00-13:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua.

Urriak 27, igandea
12:00-13:00 Museo Irekia bisita gidatua (gazteleraz).

Azaroak 2, larunbata
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Arte Estudiora bisita gidatua.