AUG. 27 2024 23.733 bisitari izan dituzte Bizkaiko parketxeek aurtengo lehen sei hilabeteetan Urteko lehen sei hilabeteetan, 23.733 pertsonak bisitatu dituzte Armañon, Gorbeia eta Urkiolako parketxeak, iaz baino %6,8 gehiagok. Armañongo interpretazio-zentroak izan ditu bisitaririk gehien, zehazki, 8.982. Eta Urkiolakoak jaso ditu eskola-talde gehien. Gorbeiako zentroa. (Eli Txapartegi) Bidaiari 23.733 pertsonak bisitatu dituzte Armañon, Gorbeia eta Urkiolako parketxeak aurtengo lehen sei hiletan, hau da, iazko aldi berean baino %6,8 gehiagok. Parke naturaletako interpretazio-zentroetara joandako gehienak (%68,35), gainera, lanegunetan joan dira. Egun horietan, gehienbat ikasleak bertaratu dira; izan ere, hainbat ikastetxek parte hartu dute Bizkaiko parke naturalen erakargarriak era didaktikoan ezagutarazteko eratutako heziketa-taldeetan.Lanegunetan, guztira, 16.223 bisita egin dira, eta jaiegun, zubi eta asteburuetan, berriz, 7.510 pertsona izan dira foru-instalazio horietan. Bizkai guztiko ikastetxeetako ikasleena da Parketxeetara joan diren kolektiboen artean ugariena. Zehazki, 11.032 ikaslek hartu dute parte prestatutako ibilbide didaktikoetan, zeinak foru-ekipamendu horietako langileek diseinatu baitituzte Bizkaiko parke naturalen erakargarriak ezagutarazteko. Beste 3.794 pertsona talde antolatuetan bertaratu dira, eta gainerakoak, 8.907, euren kabuz joan dira. Armañonek 8.982 bisitari izan dituArmañongo interpretazio-zentroak izan ditu bisitaririk gehien aurtengo lehen seihilekoan. Guztira 8.982 pertsona joan dira bertako instalazioetara, batez ere ekainean (2.479), martxoan (2.001) eta maiatzean (1.696). Gainerako parketxeetan ez bezala, zentrora euren kabuz joan diren pertsonek egin dituzte bisita gehienak (3.623). Kopuru horrek gutxigatik gainditzen ditu eskola-taldeetan joandako 3.359 ikasleak. Gainerako talde antolatuek 2.000 lagun bildu dituzte. Hilabeteka, kopururik handiena ekainean izan zen, 2.479 lagun, eta ondoren martxoan, 2.001 pertsona joan baitziren interpretazio-zentro horretara. Gorbeia, bisitarik gehien apirileanGorbeiakoa da bisitari gehien izan dituen hurrengo parketxea (7.686), eta hor ere nabarmendu dira instalazioetara joandako 87 ikasle-taldeak. Talde horietan, 3.722 lagun iritsi ziren zentrora; nolanahi ere, kopuru horren antzekoa da euren kabuz joandakoena, bigarren kolektibo ugariena osatzen baitute, 3.273 pertsonarekin. Gorbeian, apirilak (1.515 pertsona) eta maiatzak (1.438) izan zituzten bisitari gehien. Urkiolak, eskola-talde gehiagoUrkiolako parketxeak jaso ditu eskola-talde gehien (89 guztira); horrenbestez, bertan izan dira heziketa-programan parte hartu duten ikasle gehienak (3.951). Kolektibo horrek presentzia handia izan du urteko lehen seihilekoan jasotako bisiten zenbaketa orokorrean (7.065). Eta gainerako parketxeetan bezala, euren kabuz joandako pertsonak gehiago izan dira talde antolatu baten barruan joan direnak baino: 2.011 eta 1.103, hurrenez hurren. Maiatzean (1.501) eta ekainean (1.286) erregistratu ziren bisita gehien.