AUG. 27 2024 Artikutzan hitzordu berezia, San Agustin Egunean Urtero bezala, abuztuaren 28an Artikutzako finkak San Agustin patroiaren eguna ospatuko du. Egun horretan, Artikutzak ateak irekiko ditu, Nafarroan kokatuta dagoen baina Donostiaren jabetzakoa den finka hori ezagutu nahi dutenentzat. Jendetza biltzen da urtero. (FOKU) (Jagoba Manterola | FOKU) Bidaiari Ohi bezala, aurten ere hainbat ekitaldi antolatu dira San Agustin Egunean Artikutzan. Honako hau da prestatu duten egitaraua:-11:30 Pilota-partidak: Emakumeak: Zabaleta-Oses // Larrarte-Bergara. Gizonak: Iriarte-Apezetxea // M.Olaiz–X.Olaiz·17:00 Herri-kirolen erakustaldia- Harri-jasotzaileak: Maddi Gesalaga–Naroa Arruti // Urdax-Magunazelaia- Aizkolariak: Iker Vicente–Arkaitz Etxebeste // Mikel Larrañaga–Aratz Mugerza·20:00: Dantzaldia Erakusketa eta azoka Egunean zehar artisau-produktuen erakusketa eta salmenta postuak egongo dira, baita bi txosna ere, festaz gozatzera bertaratzen diren guztiek zer jan eta edan izan dezaten. Donostiako Udaletik jakinarazi dutenez, Artikutzako sarbidea hobetu egin da hainbat esku-hartzeren ondoren: besteak beste, herrira sartzeko errepidearen zenbait bihurgunetan babes-hesiak jarri dira, seinale bertikalak hobetu dira eta plaka islatzaileak jarri dira, gidatzea seguruagoa izan dadin, batez ere ikuspen gutxiko egunetan edo gauez. Urtea amaitu baino lehen, atezaindegitik herrixkara jaisten den errepideko asfaltoa hobetuko da.Finkaren mugak identifikatzen dituzten informazio-seinaleak ere jarri dira, eta Beltzuntzako mendi-lepoan sartzen den 5 km inguruko pista ere konpondu da. Egun hau oso berezia izaten da Artikutzan. Urtean zehar baimena eskatu behar da bertan sartzeko baina San Agustin egunean sarrera librea izaten da. Edonor joan daiteke aurretiik erreserbarik egin gabe.