AUG. 27 2024 Iruñeko Udaletxeak ateak irekiko ditu irailaren 2tik 7ra, Batasunaren Pribilegioa dela eta Iruñeko Udaletxeak ateak irekiko ditu irailaren 2tik 7ra, Hiru Burguen Batasunaren Pribilegioa dela eta antolatutako bisita gidatuen bidez haren historia eta ondarea ezagutzeko Doako 26 bisita programatu dira, goizez eta arratsaldez, eta horietan parte hartzeko, izena eman behar da 010ean edo udalaren webgunean, abuztuaren 28tik aurrera. Hiru Burguen Batasunaren Pribilegioaren ekitaldiko une bat. (Iruñeko Udala) Bidaiari Hiru Burguen Batasunaren Pribilegioaren 601. urteurrena dela eta, Iruñeko Udalak bisita gidatuak egingo ditu irailaren 2tik 7ra bitartean. Izena emateko epea abuztuaren 28an abiatuko da. Interesa dutenek 010 – 948 420 100 telefonoaren edo udalaren webgunearen bidez ematen ahalko dute izena.26 bisita gidatu eginen dira, 16 gaztelaniaz eta 10 euskaraz, eta bisita bakoitzean 30 leku izanen dira. Guztira, 780 lagunendako lekua eskainiko da. Bisitak irailaren 2an, 3an, 4an, 5ean eta 7an izanen dira, goizez zein arratsaldez, 12:00etan, 13:00etan, 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan. 13:00etako eta 18:00etako bisitak euskaraz izanen dira eta 12:00, 17:00 eta 18:00etakoak gaztelaniaz. Iruñeko alkate Joseba Asiron Saezek eginen du lehen bisita, irailaren 2an, 12:00etan.Izena emateko unean, nahitaezkoa da bisita gidatuan parte hartuko duten 6 urtetik gorako guztiak NANarekin apuntatzea. NANik gabeko adingabeen kasuan, arduradunarena erabiliko da. 6 urtetik beherakoak izena eman gabe sartzen ahalko dira, izena eman duten helduez lagunduta. Norbaitek mugikortasun-arazoak baditu, aldez aurretik abisatu behar du.Bisiten ibilbidea Bisita gidatuei hasiera emateko topagunea Udaletxeko ate nagusia izanen da eta ordua baino bost minutu lehenago bertaratu beharko da. Bisitak 30 minutu inguru iraunen du. Harrera Aretoa, Osoko Bilkuren Aretoa eta prentsa-aretoa bisitatuko dira; izan ere, Areto horretako balkoitik botatzen da uztailaren 6an sanferminei hasiera ematen dien txupinazoa. Koadro, argazki, kartel eta dokumentuen bidez ezagutuko dira Udaletxearen ondare historikoa eta artistikoa, baita 1423ko Batasunaren Pribilegioaren jatorrizko agiriaren bidez ere. Agiri hori Harrera Aretoan egonen da ikusgai. Haren kopia bat urte osoan egoten da ikusgai ezkaratzean, Iruñeko beste elementu esanguratsu eta bereizgarri batzuekin batera, hala nola zilarrezko mazoak edo hiriko giltzak.Batasunaren Pribilegioa Erdi Aroan Iruña hiria osatzen zuten hiru burgu nagusien –Nabarreria hiria, San Zernin burgua eta, San Nikolas herria– batasuna ekarri zuen ituna da, 1423ko irailaren 8an Karlos III.a Prestuak burguak batzeko sinatu zuena. Egun horretara arte, burgu bakoitzak bere bandera eta errejidorea zituen. Batasunaren Pribilegioa sinatu zenean, hiru burguak entitate bakar batean elkartu ziren, elkarren arteko hainbat mendetako gatazken ondoren.