SEP. 06 2024 Izkiko Parkean eta Orgaztarren dorrean, antzinako musika Eguren Ugarte upeltegiak, Izkiko Parke Naturala eta Orgaztarren dorrea. Horiek dira Arabako Antzinako Musika Astearen 42. edizioak izango dituen eszenatoki berriak, irailaren 12tik 22ra bitartean. Antzinako Musika zabalduko da Araban. (Getty Images) Bidaiari Irailaren 12tik 22ra bitartean egingo da Antzinako Musika Astearen 42. edizioa. Guztira, 10 kontzertu eskainiko ditu herrialdeko hanbait eszenatokitan. Horiez gain, beste hainbat jarduera ere antolatu dira. Agertoki berriak egongo dira, hala nola Eguren Ugarte upeltegiak, Izkiko Parke Naturala eta Orgaztarren dorrea, bai eta ziklo berriak ere, besteak beste ‘Emakumeak musikan’ eta ‘Gure musikari gazteak’. Aurtengo programazioan, gaur egungo bakarlari ezagun hauek egongo dira: Justin Taylor klabezinista, Sophie de Bardonnèche biolinista, Lucie Horsh flautista, Olga Paschenko klabezinista eta Ignacio Prego klabezinista eta bere Tiento Nuovo taldea. Agertoki, ziklo eta lankidetza pedagogiko berriakEkitaldi horretan, dei gehien jasotzen dituzten gaur egungo gazteak aurkeztuko dira. Agertoki, ziklo eta lankidetza pedagogiko berriak egongo dira, kalitate artistikoarekiko, gizarte erabilgarritasunarekiko eta kultura berrikuntzarekiko konpromisorik erabatekoena oinarri hartuta. Herrialdean musika dinamizatzen jarraituko duten esperientzia paregabeak dira.«Edizio honen helburua da antzinako musika zabaldu eta biziberritzea, kultura sarea indartzea eta landa ingurunera iristea, eta hori guztia berdintasunaren eta belaunaldien arteko bizikidetzaren alde egin eta konposizioan eta interpretazioan emakumeari balioa ematen zaion bitartean», esan dute antolatzaileek. Sophie de Bardonnèche biolinistak eta Justin Taylor klabezinistak irailaren 12an inauguratuko dute jaialdia,Gasteizko Done Petri elizan (20:30ean), ‘Destinée’ proiektuarekin. Proiektu horrek XVII. eta XVIII. mendeetako konpositoreen lanak aurkeztuko ditu, ‘Emakumeak musikan’ zikloaren barruan. Bardonnèche Les Arts Florissants taldeko kidea eta Le Consort taldearen sortzailea da, eta talde barroko onenek deitzen diote. Taylorrek 2015ean Brujaseko International Musica Antiqua Harpsichord Competition entzutetsua irabazi zuen, eta bere musika tresnaren arloan erreferentzia bihurtu da. Gainera, hainbat grabazio diskografiko ditu.