SEP. 06 2024 Egin planak Neandertalen unibertsoa, Bilboko Arkeologia Museoan UztailaK 5-Urtarrilak 15 “Neandertalak. Mendebaldeko Pirinioetako beste gizateriaren historia” erakusketa urtarrilaren erdira arte egongo da zabalik Bilboko Arkeologia Museoan. Bertaratzen direnek aukera paregabea izango dute jatorrizko 100 pieza baino gehiago ikusteko; besteak beste, orain arte Bizkaiko neandertalik zaharrenaren, Andere-ren, hainbat hezur. Erakusketaren helburu nagusia da neandertalen unibertsoa esploratzeko jakin-mina piztea, benetan nortzuk izan ziren eta euskal lurraldean izan zuten historia harrigarri eta luzea argituz. Izan ere, haien biologia, bizimoduak, bilakaera eta desagertzeko arrazoiak gaurkotasun osoko gaiak dira, eta euskal erregistro arkeologikoak erantzun esanguratsuak ematen ditu gai horien inguruan. Bisita gidatuak eskainiko dira urritik aurrera erakusketaren xehetasunak ezagutzeko. Bisitariek gure espeziearen aurreko urruneko iraganera bidaiatuko dute erakusketari esker. Hamaika beira-arasaren, panel ugariren eta Emmanuel Roudier artista ospetsuak irudiztatutako formatu handiko eszena ugariren bidez, Bizkaiko neandertalen gizarteak utzitako ondare arkeologiko zabala ikusiko dute. Gordailutik, Bibat-etik, Nafarroako Gobernutik eta Bilboko Arkeologia Museotik bertatik datozen jatorrizko 150 piezak osatzen dute erakusketa.