bidaiari - bidaia aldizkaria
Egin planak

Talo Eguna, Leitzan


Irailak 8

Talo usaina sumatuko da irailean, berriz ere, Leitzan. Aurten, hilaren 8an ospatuko da Talo Eguna eta, beti bezala, hainbat ekitaldi antolatu dituzte jardunaldiaren inguruan: dastaketa, taloa egiteko eta baserriko tresneriaren erakusketa, baserritarrena, talo lehiaketa, taloarekin egindako plateren erakusketa, haurrentzako tailer bereziak, herri kirolak...

10:00etan zabalduko da urtero ehunka lagun biltzen dituen azoka eta jai giroa arratsaldeko lehen orduetara arte luzatuko da.