Munduan pasieran
Argiztapen muntaketak, bisitariak erakartzeko
Egunotan “Jungle en voie” argiztapen erakusketa zabalik dago Parisko Jardin des Plantesen. Negua hurbildu ahala, bisitariak erakartzeko kultura eta turismo guneek azkenaldiotan erabiltzen duten arma berriaren adibide garbia da Parisko egitasmoa. Izan ere, mota honetako argi jokoek ehunka bisitari erakartzen dituzte hirietan.