Amaia U. LASAGABASTER
Emakumezkoen futbola

«Klub honek titulu bat irabaztea merezi du»

Ilusioak eta zuhurtziak osatutako koktelaz ekingo dio Ainhoak markako denboraldi honen bigarren itzuliari.

Markaz marka aurrera eginez, Athleticek «neguko txapelketa» eskuan dauka. Ohorezko titulu hutsa, baina taldea gauzatzen ari den denboraldiaren erakusle argigarria eta etorkizunak ekar ditzakeen pozen iragarlea.

Zenbaki ikusgarrien erantzukizuna talde osoarena den arren, arrakastak baditu izen bereziak ere. Ainhoa Tirapurena, esaterako, bera baita hamaika urtetan tente mantendu den Eli Capak ezarritako garaiezintasun marka hautsi duena. Poztasuna ez du ezkutatzen, baina lorpenaren izaera kolektiboa azpimarratu nahi du. Izan ere, datu horrek beste edozeinek baino hobeto islatzen du Athleticen bertute nagusia, bere esanetan. «Egia aitortu behar badizut, oso lan gutxi izaten ari naiz partidetan –dio, barrezka–. Defentsa tinkoa daukagu, taldea intentsitate handiz aritzen da... Aurkari batzuek ia atera jaurtiketarik ere ez dute egin. Eta horrek esan nahi du talderen lana oso ona dela. Badaude beste talde batzuk indibidualki gu baino hobeak izan daitezkeenak, eta partidak irabazten dituzte gol asko sartzeko ahalmena daukatelako, baina jaso ere, jasotzen dute. Guk, berriz, dexente sartzen ditugu, ezin gara kexatu horretaz ere ez, baina batez ere oso gutxi jasotzen ditugu, talde osoaren lana ikusgarria delako».

Horretan datza Athleticen indarra, bere atezainaren esanetan. «Dudarik ez, beti jakin izan dugu indibidualki onenak ez izan arren arrakasta handiak lor daitezkeela lana kolektiboki ondo eginez. Hori da gure abantaila handiena». Horregatik, Ainhoaren ustetan, mehatxu handiena denboraldiko azken hilabeteotara begira ez dator aurkariengandik, ezta, madarikazioak jarraitzen duen arren, lesioetatik ere. «Garrantzitsuena gure lana orain arte bezala egiten jarraitzea da. Ikusten ari gara, izan ere, talde bezala lesioei aurre egiteko gai garela. Batek min hartu duenean beste bat sartu da, batzuetan bi izan dira eta batzuetan hiru, egia delako zorte handirik gabe jarraitzen dugula ildo horretan; baina denetan egin dugu aurrera, taldeak maila mantendu du».

Dinamika onak «asko laguntzen du», baina baita bera martxan jartzeko egindakoak ere. Proiektu berriaren haize freskoarekin gustura sentitu dira zuri-gorriak hasiera-hasieratik. «Ez dut bidegabe jokatu nahi, hori gertatzen baita askotan urteetan talde berean egon diren entrenatzaileekin. Futbolean, lehiaketa guztietan ikusten da, zikloak daude, oso zaila da denbora luze batez mezu berberarekin funtzionatzea, besterik ez». Ziklo berriari Joseba Agirrek ematen dio izena, oso «pertsona lehiakorra. Lehen egunean Liga irabazteko asmoarekin zetorrela esan zigun», gogora ekarri du Ainhoak. Lehiakortasuna «etengabe sentitzen dugu, garrantzi handia ematen baitio eguneroko lanari, «entrenatzen den bezala jokatzen da» topikoari jarraituz. Gainera, talde tekniko osoa oso ondo konpontzen da: «Josebaren agindupean egon arren bakoitzak bere alorra dauka eta oso ondo antolatuta dago. Taldea oso ondo eramaten du eta astetik astera ikusten da, dinamika hasieratik ona izan den arren, eboluzio handia egon dela. Eta gehiago eboluzionatzeko aukera badaukagu oraindik».

Marka guztiak hausten ari den taldeak eboluzionatzen jarraituz gero, titulua erabakitzat har lezake. Baina Ainhoak ez du halakorik entzun ere egin nahi. «Azken urteotan hain esperientzia mingarriak eduki ondoren... zuhurrak izatea nahiago dugu». Ez da antzinako «mamuen» kontu hutsa. «Hiru jardunalditan bigarren postutik sailkapena abantailarekin lideratzera iritsi garen moduan, kontrakoa ere gerta daiteke –gogorarazi du–. Bigarren itzuliko hasiera oso zaila daukagu, esaterako. Hobe dugu orain arte jarraitzea, partidaz partida pentsatzen eta unez une disfrutatzen».

Ilusioa, nolanahi ere, piztuta dago. «Ilusioa, desioa... Zuhurtziaz aritu arren, guk ere ikusten dugu posible dela. Eta posible bilakatzea nahi dugu. Azken tituluak irabazi zirenetik borrokatzen ari direnengatik, azken urteotan desilusioa besterik ezagutu ez dutenengatik, azkenaldi honetan ilusio osoz etorri direnengatik... Denengatik. Taldea, zaleak... Klub honek titulu bat merezi du eta etorriko delakoan nago. Asko bilatzen duzuna azkenean heltzen da».

La semana

Goleadoras. Nahikari García (Real) se acerca a la cabeza de la tabla de realizadoras, todavía ocupada por Charlyn Corral (Levante), aunque solo con un gol más que los once de la txuriurdin. Los mismos que Nahikari tienen Jenni Hermoso (Barcelona) y Mari Paz (Valencia).

Amistosos. Los equipos no quieren perder ritmo con el fin de semana de parón y son muchos los que han programado amistosos para los próximos días. La Real recibirá al Mariño el viernes en Zubieta (19.00) y el Athletic se enfrentará al Soyaux Charente de la Primera francesa el sábado en Donibane Lohitzune (15.30).

Ascenso. El Athletic anuncia que Maite Oroz y Maddi Torre, cada vez con más presencia en los planes de Joseba Agirre, pasan a formar parte del primer equipo.

Internacional. Nerea Eizagirre (Añorga), Damaris Egurrola, Oiana Hernández, Leyre Monente (Athletic) y María Blanco (Mulier) han sido citadas por la selección española sub17 para participar en los entrenamientos que se desarrollarán en Madrid la próxima semana.

Segunda. El EDF se reencontró con el triunfo ante Nuestra Señora de Belén (0-2), con lo que mantiene su renta de seis puntos sobre el Añorga, pese a la goleada de las guipuzcoanas sobre el Peñas Oscenses (5-2). Tercero es el Mulier que la próxima semana recibe, precisamente, la visita del Añorga.

Sorpresa. El Atlético, que atraviesa su peor momento de la temporada, sorprende al anunciar un acuerdo con Miguel Ángel Sopuerta para la rescisión de su contrato. Le sustituye su segundo entrenador, Ángel Villacampa, que se estrenó con el empate ante el Barcelona. Sopuerta llevaba seis años en el Atlético y dos temporadas al frente del primer equipo, al que clasificó para Europa por primera vez en su historia.

Australia. Finalizada la liga regular, cuatro equipos pelearán por el título: el recién llegado Melbourne, Brisbane Roar, Sidney FC y el vigente campeón Canberra United.