GARA Euskal Herriko egunkaria

Olasagastiren eta Atutxaren arteko apustua bertan behera geratu da


Joxemari Olasagastiren eta Aitzol Atutxaren arteko apustua azkenean ez da jokatuko. Atzo batu ziren bi aizkolariak Tolosan eta erabaki hori hartu zuten. Neurketa hau joan den urteko otsailean zen jokatzekoa, baina Igeldokoak istripu larria izan zuen; orduan ezin izan zuen jokatu, eta atzeratu egin zen neurketa. Gipuzkoarra oraindik ez da osatu eta ez dago aizkoran aritzeko moduan. Biek adostu zuten oraingoz, behintzat, desafioa bertan behera uztea.