JUN. 13 2017 Emakumezkoak Athletic, Atletico eta Bartzelona Getxoko Torneoan izango dira asteburuan Last update: JUN. 13 2017 - 09:21h GARA-EP Getxoko Nazioarteko Emakumeen Futbol Txapelketa-Roberto Tamayo Memorialaren 11. ekitaldia datorren asteburuan jokatuko da Athletic, Atletico, Bartzelona, Valadares de Gaia, Erandioko Betiko Neskak eta Getxoko Bizkerre taldeen parte hartzearekin. Lehen fasea larunbatean jokatuko da, 10.30ean hasita, Bolue 1 eta Bolue 2 futbol zelaietan. Zuzeneko norgehiagokak jokatuko dira, eta horietan erabakiko dira Fadurako zelaian igandean jokatuko diren finalak. Bosgarren posturako lehia 09.30ean hasiko da, hirugarrena erabakiko duena 10.40an, eta finala 12.15ean. Sarrera doakoa da partida guztietan.