Canoren eta Uriberen azken lanak itzuli dituzte

Harkaitz Canoren “Beti oporretan” ipuin bilduma gazteleraz argitaratu du Seix Barral argitaletxeak “El turista perpetuo” izenburupean. Kirmen Uriberen “Elkarrekin esnatzeko ordua” nobela, aldiz, katalanez eta gazteleraz argitaratu ondoren portugesera itzuli dute orain. Laster galegoz izango da.