GARA
BILBO

Galder Perez eta Chema Trujillo garaile, Cafe Bilbao teatro laburreko sariketan

Cafe Bar Bilbao antzerki gidoi sariketaren 16. edizioko irabazleak dira Galder Perez “Lurrun-minez” euskarazko antzerki gidoiagatik eta Chema Trujillo “Insider” gaztelerazkoagatik.

Guztira 28 gidoi jaso dituzte ekitaldi honetan, 20 gazteleraz eta 8 euskaraz. Formatu txikira egokitzen diren antzezlanak laguntzea da sariketaren xedea. Horrek esan nahi du antzezlanen beharrizan teknikoak eta artistikoak txikiak izan behar direla eta, banaketa eta ekoizpen errazekoak. Hain zuzen, sari honen xedeetako bat dramaturgo hasiberriak laguntzea eta horiek antzerki lanen munduan barneratzera animatzea da.

Irabazleek 800 euroko laguntza jaso dute antzezlanak sortzen jarrai dezaten.