NAIZ

«Otto Pette»-ren 25. urteurrenari begira, hitzaldi sorta Bilbo Zaharra euskaltegian

Hogeita bost urte igaro dira Anjel Lertxundik “Otto Pette” idatzi zuela eta, hura gogora ekartzeko, hitzaldi sorta antolatu du Bilbo Zaharra euskaltegiak. Otsailaren 12an, Bernardo Atxagak eta Jose Kruz Gurrutxagak “Hitzaldia euskal literatura zaharrari buruz Martuteneko kartzelan” eskainiko dute. Biharamunean, Itxaro Bordak (“Hiru emazte, gizon mundu batean”) eta Juan Gartziak (“Otto Pette: Irudimen orojalea”) hitzaldi bana ekarriko dute eta zikloa otsailaren 14an amaituko da, Danele Sarriugarte (“Otto Pette, tresna-kutxa”) eta Juanjo Olasagarrerekin (“Otto Pette Trumpen garaietan”). Hitzaldiak 19.00etan hasiko dira, Euskaltzaindiko areto nagusian.