GARA
HERRI KIROLAK

Gorka Etxeberria eta Izeta VI.a garaile Binakako Pentatloian

Oriotarrak eta aiarrak 39 minutu eta 44 segundo bakarrik behar izan dituzte Tolosako zezen-plazan lanak amaitzeko, probako errekor berria ezarrita. Bigarren postua Xabier Zaldua eta Otaegirentzat izan da, eta hirugarrena, Amade eta Aritz Irazabalentzat.

Argazki oina oina.
Argazki oina oina. (Izena ABIZENA | AGENTZIA)

Gorka Etxeberria eta Andoni Iruretagoiena “Izeta VI.a” izan dira Binakako III. Euskal Pentatloiaren finaleko irabazleak. Oriotarrak eta aiarrak 39 minutu eta 44 segundo bakarrik behar izan zituzten lanak amaitzeko, probako errekor berria ezarrita.

Finala Tolosako zezen-plazan jokatu zen, eta irabazleek bigarren txandan hartu zuten parte, Xabier Zaldua eta Jagoba Otaegiren aurka indarrak neurtuz; hain zuzen, sailkapen nagusian bigarren amaitu duen bikotearen kontra.

Oso indartsu ekin zioten Etxeberriak eta Izetak lanari. Gizon-proba amaitutakoan nabarmen aurretik ziren eta, aizkorako probaren ostean, bi minutu eta erditik gorako errenta zuten, azken zatiko lanak presarik gabe hartzeko moduan. Korrika egin beharreko lau kilometroetan ere aldeak zertxobait gora egin zuen, eta garaipena kolokan jartzeko arriskurik ez zen izan.

HIRU GARAIPEN

Andoni Iruretagoiena “Izeta VI.a” izan da garaipena gehien ospatu duena, Binakakoa jokatu den hiru ekitaldietan bera izan baita irabazle, urte bakoitzean bikotekide desberdin batekin. «Esan nuen argi eta garbi hirugarren txapelaren bila nentorrela, eta gaur lagunak izugarri lagundu dit», adierazi zuen aiarrak.