AUG. 21 2024 BEGIRADA Kaleko saltzaileak langileak dira Oskar MATXIN EDESA FOKU Bilboko Aste Nagusia hasteko hiru egun baino falta ez zirela, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak sarekada bat egin zuten kaleko saltzaileen aurka, haietako bat bortizki atxilotuz. Ez da lehen aldia Bilbon poliziek «manteroak» jazartzen dituztena, eta atzo konpartsek elkarretaratzea egin zuten, elkartasuna adierazi eta haien aurkako indarkeria salatzeko. Kaleko saltzaileak langileak dira, pobreak eta arrazializatuak, botere abusuekiko partikularki zaurgarriak. Udalak bakean utzi eta benetako arazoei erreparatu behar lieke.