SEP. 03 2024 BEGIRADA Pentsio duinen aldarria, berriro kalean Idoia ZABALETA FOKU Atzo Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak mobilizazioei ekin zien berriro, Iruñean. Duela sei urte baino gehiagotik egiten dute gauza bera 80 herri eta hiritan, kalera astelehenero irten. «Gutxieneko pentsioak gero eta urriagoak dira, eta Estatuko gobernuak ez du ezer egiten 1.080 eurotan jartzeko», salatu zuten. Gasteiz eta Iruñeko Exekutiboek ere ez dituztela beharrezko erabakiak hartzen gehitu zuten. «Kalean jarraituko dugu gure eskari premiazkoenei eta ezinbestekoei erantzun arte», ziurtatu zuten.