Irulegiko Eskua, zorioneko aurkikuntza
Eskuin esku baten formakoa, brontzezkoa eta lau lerroko inskripzio batekin. Lehen hitza, hauxe: «sorioneku».
Aranzadi Zientzia Elkarteak 2022ko azaroaren 14an publiko egindako aurkikuntza honek guztion arreta bereganatu zuen, Euskal Herrian eta hemendik kanpo. Ikusmin handia eragin zuen prentsaurreko batean eman zuten ezagutzera Irulegiko Eskua, Mattin Aiestaran arkeologoaren gidaritzapean Arangunenen egindako indusketen ondorioz topatutakoa. Suntsitua izan zen etxe baten sarreran iltzaturik agertu zen pieza, gerra baten erdian Kristo aurreko 82 eta 72 urteen artean sute batek suntsitutako herri baskoi batean.
Leire Malkorra arkeologoak aurkitu zuen pieza, eta emozioz gogoratu zuen NAIZ Irratian Aiestaranek ikerketa burutu ostean aurkikuntzaren ezaugarriak aipatu zizkion unea: «Hitzik gabe geratu nintzen, malkoa ateratzen zitzaidan begietatik, ezin sinetsi. Nahiz eta denon arteko lan bat izan, ilusio berezia egin dit pieza nik atera izanak», aitortu zuen.
Biharamuneko GARAren azalak aurkikuntzaren tamaina historikoarekin bat egin nahi izan zuen. Irulegiko Eskuaren irudi erraldoi bat ikus zitekeen, ondoko titularrarekin: «Irulegiko Eskua, iraganeko ikur bat etorkizuna birpentsatzeko».
Egun bereko editorialak ere ideia hau azpimarratu zuen: «Hizkuntza, lurraldea, politika eta kultura uztartzen dituen aurkikuntza bat da, osagai sinboliko indartsuak dauzkana. Nafarroan kokatuta egotea, Iruñea ondoan, ez da anekdotikoa, eta egonen da atzokoa albistea txartzat hartuko duenik. Ez dute haien herria aski maite. Eztabaida antzuez harago, baskoien historia doi bat argitzeko eta egungo euskal herritarren etorkizuna birpentsatzeko aukera irekitzen du aurkikuntzak. Zorionekoak gu!».
Ikerketaren arduradunek prentsaurrekoan azaldu zutenez, Irulegiko aztarnategian aurkitutakoa hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena da. Kristoren aurretik I. mendeko brontzezko esku batean grabatuta agertzen da. 2022ko urtarrilaren 18ra arte ez zuten jakin piezak idazkunik zuenik. Egun hartan, Nafarroako Gobernuarentzat lan egiten duen zaharberritzaile batek, Carmen Usuak, letra batzuk atzeman zituen eskuan idatzita. Orduan ekin zioten pieza garbitu eta izkiriatutakoa aztertzeari.
Aiestaranekin, Nafarroako Gobernuko teknikariekin eta Usuarekin batera, Javier Velaza eta Joaquin Gorrochategi katedradunak hasi ziren lanean. Aurkikuntzak bi gauza baieztatzen zituela azaldu zuten adituek, eta orain arte ezagutzen ez zen informazioa ematen zuela. Batetik, lurralde horretan hizkuntza baskonikoa erabiltzen zutela K.a. I. mendearen hasieran. Bestetik, inguru horretan bazegoela sistema grafiko espezifiko bat, «signario baskonikoa».
Velazak eta Gorrochategik aurkezpenaren egunean eskainitako elkarrizketan nabarmentzen zutenez, aurkikuntzak «baskoiek euren hizkuntzan idazten zutela baieztatzen du». Berebiziko garrantzia aitortu zioten ikerlariek, eta baskoien kulturari eta gizarteari buruzko zenbait uste berraztertzera eraman zituela aipatu zuten.
Aiestaranek topatutako aztarnategiaren ezaugarriez hitz egin zuen NAIZ Irratian, eta «sekulakoa» zela aipatu zuen. «Kristo aurreko lehen mendeko irudi izoztu hori bera ikaragarria da; erromatarrak etorri aurreko baskoien mundu hori erakusten digu eta, beraz, espero genituen aurkikuntza garrantzitsuak, baina halakorik ez», azaldu zuen.
MAPAN KOKATU
Euskal Herriko eta kanpoko komunikabideen arreta piztu zuen aurkikuntzak. Bai Aranzadiko zientzialariek, bai Nafarroako Gobernuko ordezkariek ikerketan zehar aurkitutako piezen zaintza-katea estuki bete zela azpimarratu zuten. Ezinbestekoa zen zorrotz jardutea, pieza bera zaintzeaz gain, inork ez zezan aurkikuntzaren zilegitasuna zalantzan jarri.
Arangurenen ere ilusioz bizi izan zuten gertaera, eta prentsaurrekoaren egunean sortutako espektazio mediatikoak lurrikara txikia eragin zuen bertako ordezkari eta herritarrengan. Pozik ziren, Aranguren ibarra eta Irulegiko aztarnategia mapan kokatu zituelako aurkikuntzak, denon begitan jarri zuelako bertan egiten ari ziren lana.
Irulegiko Eskuaren inguruko interesa gure mugetatik kanpo ere sumatu da. 2022an, urteko hamar aurkikuntza arkeologiko nagusien artean kokatu zuen 'Heritage Daily'-k. 2024an, 'Antiquity' aldizkari ospetsuan Irulegiko Eskuari buruzko artikulua argitaratu zuten Aiestaranek, Velazak eta Gorrotxategik.
“Antiquity” aldizkarian argitaratutako artikuluaren harira, hauxe azaldu zuen Aiestaranek NAIZ Irratiko mikrofonoetan: «Hizkuntza erabat argitzeko, corpus zabalago bat behar da. Baina gure lanean maneiatzen dugun hipotesia da euskararen aurrekari izan daitekeen zerbaitekin lotzea. Egungo euskararen amatxi da? Izeba edo lehengusina?». Eta hori argitzeko ikertzen jarraitu behar dela baieztatu zuen, «lanean jarraitu behar dugu, eta berriro ere zortea ukan».
Irulegiko Eskuaren aurkikuntzak kapitulu berriak beharko ditu, hortaz, ondorioak baieztatu eta behin betiko analisi bat egin ahal izateko. Ikerketa zientifikoaren balioa erakusteko ere balio izan zuen deskubrimendu entzutetsuak. Pieza ikusgai dago Nafarroako Museoan, jakin-mina duenak gertutik ikusi ahal izan dezan.
[1900] Ibarretxe y Garaikoetxea sobre el «caso Altsasu»
Tal día como hoy, hace ocho años, se produjeron las detenciones por el «caso Altsasu». En Artefaktua ya hemos abordado el desarrollo de este sumario y el impacto que tuvo en la sociedad vasca y en otros puntos del Estado español, activando numerosas dinámicas de solidaridad y movilizaciones multitudinarias.
Hoy, con motivo de aquel aniversario, queremos recuperar uno de los muchos pronunciamientos habidos durante este tiempo en contra de aquel proceso. El 15 de junio de 2018, los lehendakaris Carlos Garaikotxea y Juan José Ibarretxe publicaban un artículo de opinión en GARA titulado «La anacronía de Altsasu». Los autores partían de la idea de que dos casos similares -trifulcas en las que estaban implicados agentes de la Guardia Civil- en Algeciras y Altsasu habían tenido un tratamiento totalmente diferente. En el primer caso, la causa fue juzgada en la localidad gaditana. Como ya es conocido, el «caso Altsasu» fue inicialmente instruido por un juzgado de Iruñea, pero posteriormente fue traspasado a la Audiencia Nacional, al decidirlo así el Tribunal Supremo, por estimar que se trataba de un caso de «terrorismo».
«Todo ello siete años después de que ETA decidiera dejar la violencia y en el mismo año en que resolviera su definitiva desaparición. Casos similares; mismo Estado, Reino de España; dos territorios diferentes, Andalucía y Navarra; resultado bien desigual», señalaban los dos lehendakaris.
Los autores hacían referencia a un reciente manifiesto titulado “Demokrazia Bai”, que ambos habían avalado. «Se hablaba en aquel manifiesto de ‘urgencia democrática’; de que ‘observamos una ofensiva sin precedentes de una justicia politizada por las corrientes ideológicas más autoritarias y conservadoras’. Se afirmaba finalmente que ‘nos amenaza un grave riesgo de regresión e involución del Estado’», indicaban.
«Nos preguntamos qué tiene de democrática la justicia que se manifiesta sistemáticamente en el sentido indicado», expresaban, para terminar mostrando su solidaridad con los jóvenes de Altsasu y sus familiares.