NOV. 29 2024 BEGIRADA Sare sozial batzuk, 16 urtetik beherakoei debekatuta PEXELS EUROPA PRESS Australiak 16 urtetik beherakoei Facebook, Instagram, Reddit, Snapchat, X eta Tiktokera sarbidea debekatzen dien lege bat onartu du, urratzen duten plataformei 30,5 milioi eurora arteko isunak ekarriko dizkiena. Haurrak eta nerabeak jazarpenetik eta buruko osasun arazo potentzialetatik babestea da legearen helburua. Denborak esango du neurri eraginkorra den edo ez, baina neurri legalak hartu behar dira, baita hezkuntza mailakoak ere, eta ez soilik haur eta nerabeei begira, baita haien eredu diren guraso eta helduei begira ere.