Robin Williams aktore ezaguna gaurko egunez hil zen 2014an
Duela 10 urte egin zuen bere buruaz beste Robin Williams aktore estatubatuar ezagunak. Garunaren sindrome degeneratibo eta progresibo lazgarria zuen, eta dementziaren sintomak sumatzen hasi zenean egin zuen bere buruaz beste.
2014ko abuztuaren 11an Hollywood lutoz jantzi zen Robin Williams aktore ezagunaren heriotzaren berri izan zutenean. Aktoreak bere buruaz beste egin zuen Lewyren gorputzekin dementziaren sintomak nabaritzen hasi eta denbora gutxira, garunaren sindrome degeneratibo eta progresibo lazgarria.
Sari ugari irabazi zituen bere ibilbide profesionalean zehar: 1997an taldeko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen. Horretaz gain, bi Emmu, sei Urrezko Globo, Aktoreen sindikatuko bi sari eta bost Grammy jaso zituen bere ibilbidean.
AEBtako Illinois estatuan jaio zen, eta ez haurtzaroan eta ezta nerabezaroan ere, ez zuen antzezteko interesik adierazi, ikasketetan eta kiroletan gogoz jardun zuen, kontrara. 1967an Williamstarrak Kaliforniako Marin konderrira aldatu ziren, eta bertako ikastetxean piztu zitzaion antzerkirako interesa. Ikasketak utzi eta aktore karrera ikasten hasi zen. New Yorkeko Juilliard School eman zuen izena, oso prestigio handia zuen interpretazio akademian.
Orduz geroztik hamarnaka filmetan izan da aktorea, eta zuzendari lanak ere egin zituen 1977tik aurrera. 2018an egin zuen bere azken lana ‘Robin Williams: Come Inside My Mind’; bere gaitzaren inguruko lana izan zen, Marina Zenovichek zuzenduta.