GAUR8 - mila leiho zabalik
Gaur X urte

Duela 40 urte itzali zen Esther Phillipsen ahotsa

Little Esther bezala ezagutu dute batzuek, baina bere buruari Esther Phillips izen artistikoa jarritakoan lortu zuen arrakasta handiena abeslari estatubatuarrak. Gaur bezalako egun batez hil zen duela 40 urte.

Esther Phillips. (Wikimedia)

40 urte igaro dira Esther Phillips abeslaria Ameriketako Estatu Batuetan hil zenetik. B&B abeslaria zen, eta adituen arabera kantari moldakorra zen; pop, country, jazz, blues eta soul abestiak ere interpretatu zituen.

Jaiotzez Esther Mae Jones izena bazuen ere, Esther Little hartu zuen lehen izen artistikotzat hasieran, baina ondoren, Esther Phillipsera aldatu zuen. Phillips abizena gas-estazio bateko kartel batek inspiratua hartu zuen, antza. 14 urte zituela, 1949ko talentu amateurraren lehiaketa irabazi zuen Barrelhouse Club-en. Johnny Otis piano jole, eta blues eta rhythm and blues enpresariaren jabetzakoa zen lehiaketa, eta ondoren, Otisekin grabatu zuen Modern Records zigilurako.

20 disko atera zituen 1963tik 1986 bitartean, eta gehienak Kudu/CTI diskoetxearekin.  Zenbait disko arrakastatsu egin zituen Saboyrentzat Johnny Otis Orchestrarekin, besteak beste, ‘Mistrusting Blues’ (Mel Walkerrekin duoan) eta ‘Cupido Boogie’, eta horiek ere urte horretako 1. postura iritsi ziren. Beste lau gai sartu ziren Top 10ean, urte berean: ‘Misery’ (9. postua), ‘Deceivin' Blues’ (4. postua), ‘Wedding Boogie’ (6. postua) eta ‘Far Away Blues’ (6. postua). Genero guztietako emakume artista gutxik izan zuten halako arrakasta lehen urtean.

Lehen urteko arrakastaren ostean, apalaldi bat izan zuen, eta Little Esther izena izatetik Esther Phillips izatera igarotzearekin batera hasi zen beriro ere arrakasta izaten.

1984an drogen abusuak eragindako giltzurruneko eta gibeleko gutxiegitasuna zela eta hil zen Carsoneko (Kalifornia) ospitale batean.