AUG. 09 2024 Gaur X urte Duela 10 urte hil zuen poliziak Michael Brown Missourin Gaur bezalako egun batean 2014an hil zuen poliziak tiroz Michael Brown gaztea Missourin. Hurrengo egunetan protestak izan ziren hiri osoan zehar eta hainbat zauritu eta atxilotu ere izan ziren. ‘Polizia gure gazteria hiltzen ari da’ esaldia ageri da Fergusoneko protestari baten kamisetan.. (Michael B. Thomas / AFP) GAUR8 Sei tirok, horietako bik buruan, jota hil zen gaur bezalako egun batean duela 10 urte Michael Brown gazte afroamerikarra Missourin. 2014ko abuztuaren 9an gertatu zen ezbeharra, Brown 18 urteko arraza beltzeko gazte bat, arraza zuriko Darren. Wilson poliziaren ofizialk tirokatu ostean hil zen. Lekuko batek eta Brownen familiak esan zutenaren arabera, tiroketa baino lehen eztabaidatu egin zuten: eta gazteak ez zeraman armarik, eta ez zuen delituetan aurrekaririk. Familiak Michael M. Baden New Yorkeko auzitegiko mediku ohiari agindutako autopsiaren aurretiazko txostenak adierazten duenez, lau inpaktu eskuineko besora iritsi ziren. New Yorkeko egunkariek esan zutenaren arabera, tiroak ez ziren distantzia laburrera egin, ez baitzegoen bolbora arrastorik gorpuan. Abuztuaren 12tik aurrera Saint Louis konderriko Ferguson hirian istilu larriak piztu ziren. Berehala hasi ziren protestak auzoan, eta egunak aurrera egin ahala hiri osora zabaldu ziren istiluak. Poliziak ere hiria hartu zuen eta gogor erantzun zien manifestariei. Zauritu eta atxilotu dezente egon ziren abuztu amaierara arte iraun zuten protestetan.Ferguson hirian biztanleriaren gehiengoa beltzek osatzen dute, kontrara, polizien artean %6 soilik dira beltzak. 2010-2012 artean, 15-19 urte arteko milioi bat beltzeko batez beste 31,17 hil zituzten; zuriak, berriz, 1,47. Beraz, beltz batek zuri batek baino 21 probabilitate gehiago ditu poliziak hiltzeko.