NAIZ
GETXO

Kendu du Orioko arantza Hondarribiak Getxon irabazita

Pasa den asteko 5. postuaren minarekin ureratu dira hondarribiarrak eta gaur behintzat berreskuratu dute Ligan Urdaibairi presio egiteko tonua. Jaun eta jabe izan dira, Orio 11ra sartu da bigarren eta Urdaibaiek kale gaur, 5. egin baitu 22 segundo galduta. Santurtzi ohorezko txandan izango da igande honetan etxean duen estropadan. 

Hondarribiarrak bandera eskuan Getxon. (Eusko Label Liga)
Hondarribiarrak bandera eskuan Getxon. (Eusko Label Liga)

Hondarribia, Orio, Zierbena, Santurtzi, Urbaibai. Hoiek gaurko Getxoko estropadako lehen bost postuak bata bestearen atzetik. 11 segundora sartu da Orio, 16ra Zierbena, 21era Santurtzi eta 22 segundo galduta gaur Eusko Label Ligan orain arte indartsuen agertu den Urdaibai. 

Pasa den asteko Hondarribiaren 5. postuak min eman zien gipuzkoarrei eta gaur kendu dute arantza irabazi eta Urdaibairi tartea aterata. Gainera, sailkapen nagusiari begira zazpi puntuko aldea dute orain euren alde bizkaitarrek eta beraz lehia estutzeko modua egon badago. 

Mikel Orbañanosek balio berezia eman dio gaurko garaipenari, «emaitza txar batetik getzoen», azpimarratuz. Pozik zen eta arraunlariei eskaini die garaipena, «asko merezi dute».

Gaurkoarekin pozik geratu diren besteak Santurtzikoak dira. Laugarren egin dute gaur eta beraz igande honetako estropadan etxean arituko dira, Santurtxiko XXXIX. banderak itxiko baitu ligako asteburu hau.