Datorren urterako Bizkaiko aurrekontuak onartu dituzte
EAJk PP eta PSErekin lortutako akordioei esker, Bizkaiko 2014rako aurrekontuak onartu dituzte Batzar Nagusietan. PSE eta PP abstenitu egin dira eta EH Bilduk aurka bozkatu du.
NAIZ.INFO
BILBO
Bizkaiak baditu 2014rako aurrekontuak. EAJk PP eta PSErekin lortutako akordioei esker aurrera atera da proiektua, Gernikako Juntetxean egin den saioan. Bozketan jeltzaleek baiezkoa eman dute, PSE eta PP abstenitu egin dira eta EH Bilduk aurkako botoa eman du.
Aurrekontu proiektua 6.919 milioi eurokoa da, 2013koa baino %5,2 handiagoa. Kudeaketa propioko aurrekontua 1.502 milioikoa da, %4,6 handiagoa.
Proiektuari 23 zuzenketa partzial erantsi zaizkio.