INFO

Urdaibai nagusi Sestaoko banderan ere

Eusko Label Ligan buruan jarraitzen dute indartsu Urbaibaikoek Sestaoko bandera irabazi ostean. Hondarribia gaur hirugarren izan da eta sailkapen nagusian hiru puntura jarraitzen du. Igandeko estropadan etxean jardungo duen Zierbena izan da bigarren.

Bou Bizkaian ospakizuna gaur ere. (Aritz LOIOLA/FOKU)

Oraingoz Bermeo da Eusko Label Ligan indartsuen ageri dena, Urdaibai izan da gaur ere azkarrena Sestaon, aurreko astean Bilbon bezala. Txanda lehiatua izan da, bihar etxean ariko diren Zierbenakoak bi segundora geratu baitira gaurkoan. Dezente atzerago gaur Hondarribia, hamar segundora sartu baitira gipuzkoarrak.

Garukoak hala, Urbaibaiek 24 puntu ditu lehen bi estropaden ostean eta Hondarribia du atzetik 21 punturekin, Bilbon bigarren izan ziren gipuzkoarrak. Lehen bi estropada onak egin ditu Zierbenak eta hirugarren postuan da 20 punturekin, igandean euren bandera dute gainera.

Gainerakoan, Santurtzi izan da gaur laugarren, Orio bosgarren, Ondarroa, Cabo, San Pedro, Donostiarra, San Juan, Kaiku eta Tiran izan dira bata bestearen atzetik.