Maiatzaren lehena munduan (May Day)
Nazioarteko langileen eguna mundu osoan izan da ospakizun edo protestarako egun. Jai giroa nagusitu da batzuetan, krisi ekonomikoaren eraginez ezartzen ari diren neurrien aurkako protestak gehienetan. Mugimendu ezkertiarrak izan badira ere protagonista nagusi, izan dira ultraeskuindarren mobilizazioak batean eta bestean. Hego Ameriketan Hugo Chavezen oroimena oso presente izan da. Zergen igoera, soldaten jaitsiera, migrazio politikak eta gizarte zerbitzuen murrizketak aldarrikapenen ardatz.
MAY. 02 2013