Okupaziotik akordiora
Sasiko gaztetxea hustu eta, hiriko kaserna ohia okupatzea erabaki zuen Hendaitz Gazte Asanbladak. Arratsaldean, Kotte Ecenarro auzapeza lekura hurbildu eta akordio batera iritsi zen gazteekin. Hain zuzen, 18 hilabeteko epean gaztetxe berri bat proposatzeko engaiamendua hartu du. Bitartean, beste lokal bat eskainiko die gazteei eta bilerak abiatuko dituzte. Argazkiak: Bob EDME
AUG. 27 2018