Under Run Metro Bilbao, lurpean lasterka
Mendi lasterketak, kross txapelketak… Gurean gero eta ugariagoak dira halako kirol probak. Bilbon, baina, igandetik astelehenerako gauean toki berezi batean egin dute lasterketa: Bilboko metroaren tunelak. Under Run Metro Bilbao lasterketan parte hartu zuten 200 kirolariak Eliptika plazan dagoen geltokitik abiatu eta Ansiora arte joan ziren, 7,8 kilometroko bidea osatuz.
MAR. 26 2018