Ikastolen alde bilduak Herri Urratsen, prefosta!

"Prefosta" lelopean iragan da aurtengo Herri Urrats. Maiatzaren 13an Seaskak antolatu duen ospakizuna Manex Erdozaintzi Etxart kolegioaren alde joko du. Ekimena ikastolen elkarteak dituen beharrak azpimarratzeko baliatu dute hautetsiek. Heldu den urteko ikasle emendaketari aurre egiteko hogeita bost irakasle postu behar ditu Seaskak.

MAY. 13 2018