Korrikaren hatsa Ipar Euskal Herrian gaindi

Apirilaren 7 eta 8an Ipar Euskal Herria zeharkatu zuen Korrikak. Orotara, 265 kilometroz lasterka egin zuten milaka pertsonek euskararen defentsan. Sostengu zabala eta anitza jaso du 21. edizioak. Lapurdiko, Baxe Nafarroako eta Xiberoko berrogeita sei Herriko Etxek bat egin zuten ekimenarekin.

APR. 10 2019