Naiz.info
Donostia

Irrikitaldiarekin agurtu dute Aste Nagusia Donostiako Piratek

Udalaren egitaraua larunbatean amaitu bazen ere, Donostiako Piratek igandean eman diote bukaera Donostiako Aste Nagusiari umorez, kritikaz eta azken parranda egiteko gogoz.

Donostiarren parodia egiten dute Irrikitaldian. (Gari GARAIALDE / ARGAZKI PRESS)
Donostiarren parodia egiten dute Irrikitaldian. (Gari GARAIALDE / ARGAZKI PRESS)

Urtero egin ohi duten moduan, Irrikitaldiarekin agurtu dituzte jaiak Donostiako Piratek. Irrikitaldian Donostian izandako gertakari esanguratsuak parodiatu eta orokorrean «ñoñostiar» guztien irudi satiriko bat aurkezten dute Irrikitaldian, euren buruaz ere barre eginez.