NAIZ.INFO
DONEMILIAGA

46 urteko kamioi gidari bat hil da Donemiliagan, kamioiaren kontrola galdu ostean

46 urteko kamioi gidari bat hil da Donemiliagan kamioia errepidetik irten eta irauli ostean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu direnerako hilda zegoen gidaria.

Kamioi gidari bat hil da Donemiliagan gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik irten eta irauli ostean, Ertzaintza iturrien arabera. Goizeko 08.50ak aldera gertatu da ezbeharra, Araiarako noranzkoan.

Hildakoa 46 urteko arabar bat da eta kamioiaren kontrola galdu ostean errepide bazterrean iraulita geratu da. Osasun zerbitzuak istripua gertatu den tokira bertaratu direnerako hilik zegoen gidaria eta, beraz, ezin izan dute ezer egin bera salbatzeko.