NAIZ
ALMERIA

Hiru puntu Osasunarentzat eta goruntz begira (0-1)

Almeriari irabazi ostean gora begira jarraitzen du Osasunak. 5. postuan da orain 42 punturekin, promozi postuetan beraz eta igoera zuzenetik bost puntura. [Sailkapena eta estatistikak]

San Jurjo eta Rodriguez gaurko gola egin ostean. (C.A. Osasuna)
San Jurjo eta Rodriguez gaurko gola egin ostean. (C.A. Osasuna)

Bigarren zatia hasi eta gutxira egin du Rodriguezek Osasunari garaipena eman dion gola. Ez du askoz gehiagorako eman partidak eta hiru puntu oso garrantzitsu lortu dituzte gorritxoek.

Azken asteetan sortutako zalantzak eta presak lasaitzeko balioko duten puntuak dira gaurkoak, 5. postuan da orain Osasuna 42 punturekin, promozio postuetan beraz eta igoera zuzenetik bost puntura.