naiz

Euskal Herriko langabezia tasa %9,29koa da, Gaindegiaren arabera

2018ko hirugarren hiruhileko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia tasa %9,29koa da. Datu hauek Gaindegiak argitaratu ditu INE eta INSEren zenbakiak kontuan hartuta. Aurtengo bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, langabezia %0,55 jaitsi da. Guztira, 136.400 langabetu daude Euskal Herrian.

Donostiako Lanbideren bulegoa. (Juan Carlos RUIZ / FOKU)
Donostiako Lanbideren bulegoa. (Juan Carlos RUIZ / FOKU)

Gaindegiak azaldu duenez, 2018ko hirugarren hiruhilean, Euskal Herriko langabezia tasa %9,29koa da. Langabezia %0,55 jaitsi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuz.

INEeko datuen arabera, azken hiruhilekoan langabezia tasaren jaitsiera oso nabarmena eman da Araban, 3.900 pertsona gutxiagorekin (%2,54), guztira 12.500 lagun zenbatuta. Langabezia-tasa %7,99koa da herrialdean. Bizkaian, berriz, 4.600 langabetu gutxiago daude eta honek langabezi tasaren %0,75 eko jaitsiera suposatzen du. %10,88an kokatu arte. Nafarroan, era berean, 1.000 langabetu gutxiago daude. Osotara, 30.300. Tasa %9,65koa da, azken hiru hilabeteetan %0,28 jaitsi eta gero.

Gipuzkoan, aldiz, langabezia-tasa igo egin da azken hiru hilabeteetan, INEren datuen arabera. 100 langabetu gutxiago dauden arren (25.700etik, 25.600era), langabezia-tasa %0,20 igo da, %7,55ean kokatu arte.

Ipar Euskal Herriko datuak batean eman ditu Gaindegiak. Urteko hirugarren hiruhilean 200 langabe gutxiago daude, 10.200 batuta. Tasa, aldiz, %7,56an kokatu da, %0,10 jaitsi eta gero.

Herrialde guztietan, langabetuen bolumena gutxitzearekin batera biztanleria aktiboa ere gutxitu egin da azken hilabetae hauetan.