Eraso! eta Kokein Itxasmendiko jaietan, Zarautzen

Fecha

27.09.24 - 27.09.24

Lugar

Gipuzkoa - Zarautz

Eraso! taldeko kideak gaur egun.
Eraso! taldeko kideak gaur egun. (ERASO!)

Eraso! eta Kokein taldeek indarrak batuko dituzte Zarautz herriko Itxasmendi auzoko jaietan batera aritzeko. 22.30etan hasiko dira kontzertuak, eta musikalki rock eta metal gaualdia izango da, Euskal Herriko musika eszenako bi talde mitiko eta esanguratsuekin. Emanaldia, nola ez, doakoa izango da.

Eraso!

Eraso! taldeak ‘Azken batean’ diskoa plazaratu zuen pasa den apirilean, eta disko berriarekin batera agur bira bat jarri dute martxan, taldearen azken emanaldiak izango direnak. 1996. urtean abiatu zuen taldeak bere bidea Zarautz herriko entsegu lokaletan, eta geroztik, diskoak eta zuzenekoak tartekatu dituzte etenik gabeko ibilbidean.

Urte hauetan guztietan estudioko zortzi disko argitaratu ditu bandak, eta disko horien guztien zertzeladaren bat eramaten dute zuzenekoetara. Musikalki metalaren eta rockaren artean ibili da laukotea, batzuetan doinu melodikoetara gerturatuz, eta besteetan distortsioa topera zapalduz.

Egun ‘Azken Taupadak’ Tour biraren barnean murgildua da banda, eta urte bukaera bitartean Zarautz, Billabona, Getxo eta Gasteiz bisitatuko dituzte. Azken emanaldiaren data ez dute oraindik iragarri, baino 2025 urtean zehar izango dela jakina da. Sergio Ruiz Gonzalez-Txabarri (ahotsa eta gitarra), Nestor Urdanpilleta  (gitarra), Ibai Castro  (baxua) eta Iñigo Beitia (bateria) dira egun Eraso!.

Kokein

Gaueko bigarren taldea Kokein izango da. 25 urte bete berri ditu taldeak musika errepidean, eta une goxo batean daudela esan daiteke boskotearen jarduna ikusita. Gazte-gazte abiatu zuten musikaren bidea, eta urteak pasa arren, ez dute batere galdu agertoki gaineko grina. Bidean diskografia oparoa batu dute, eta bizkarrean ehunka zuzeneko emanaldi. Rock musikaren unibertso zabalean mugitu da taldea urte hauetan guztietan, norabide ezberdinak hartuz bidean, eta garaian nahi izan dutena eginez, beti ere musikaren alde.

Ubicación

Itxasmendi auzoa
Itxasmendi auzoa
Zarautz. Gipuzkoa

Enlaces