Sotoko Hotsak jaialdia Elgoibar

Fecha

27.09.24 - 27.09.24

Lugar

Gipuzkoa - Elgoibar

Madril hiritik datorren banda eroa da Gilipojazz.
Madril hiritik datorren banda eroa da Gilipojazz. (GILIPOJAZZ)

Irailarekin batera bueltan da Elgoibar herriko Sinuöse elkarteak antolatzen duen Sotoko Hotsak musika zikloa. Azken urteetan egin bezala bi egunez burutuko dira zuzenekoak, eta gauero talde bat ariko da bizi-bizian Kultur Etxeko Sotoan.

Ostegun gauean Ibil Bedi talde nafarrak ‘Goldea ’ diskoa aurkeztuko du 22.00etatik aurrera. Ostiralean, berriz, Madril hiritik datorren Gilipojazz taldearen txanda izango da, 23.00etan. Ez da aurre salmentarik izango, eta sarrerak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago eskuratu ahalko dira aretoan bertan 5 euroen truke.

Ostegunean, Ibil Bedi

‘Goldea ’ diskoa besapean iritsiko da Ibil Bedi taldea Elgoibar herrira. 2023 urtean argitaratu zuten honako diskoa, eta kontzertu mordoa eskaini ditu Euskal Herrian bandak lana aurkezteko. Bira amaiera iragarri berri dute, eta urtea amaitu baino lehen joko dituzte azken emanaldiak gurean. Kultur Etxeko Sotoan eskainiko duten saioa bira honen barnean kokatzen da, eta hamar kontzertuko zerrendan lehena izango da.

Ostiralean,Gilipojazz

Izen bitxi eta erakargarri honen azpian Madril hiriko eskarmentu handiko hiru musikari ezkutatzen dira. Musikalki jazz-punk bezala definitzen dute euren musika, baino taldearen doinuetan hori eta askoz gehiago dago. Musika instrumentala jorratzen du taldeak nagusiki, baino ahotsen eta ahots jokoen presentzia garrantzitsua da kantuetan, ahotsa ere tresna bezala erabiliz.

Musika eraginen artean Frank Zappa, System of a Down, Tower of Power, Screaming Headless Torsos, Magma edo Cardiacs aipatzen dituzte, mila koloreko kokteleran eta arriskuak hartuz.

Ubicación

Kultur Etxeko Sotoa
Kultur Etxeko Sotoa
Elgoibar. Gipuzkoa

Enlaces