Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Aberri Egunaren katabasia

Garrantzizkoena iluntasunen mundutik ihes egin ahal izatea imajinatzea zen, non hildakoek, kasurik onenean, itzal besterik ez zirenez, handik irteteko bideari antzemango zioten, grekoen Hades delakoan gertatzen zen bezala.

Katabasiak (grekozko κατὰ, «behean» eta βοίνω «aitzinapena») nolabaiteko beherako bidea adierazi nahi du, hala nola, mendi-hegal bat jaistea, eguzkia ilunabarrean, kanpaina militar batean erretiratzea edo infernura bidaiatzea.

Kristautasunaren berpizkundea edo «katabasiaren» ideia; hau da, Infernurako jaitsiera eta ondorengo irteera (berpizkundea bera deitutakoa) oso antzinakoa da eta ia munduko zibilizazio guztiek landu dute.

Beraz, hildakoen gurtza Neolitotik etorri badator (edota Paleolitoaren azken faseetatik bederen) higiene-beharrek akuilatua hildakoenganako errukia dela medio garatutako ohitura izaten da.

Antzinateko beste hileta-sinesmen bat infernura jaisteko beharra izan ohi da. Hau da, norbaitek jakintsuekin hitz egin nahi baldin bazuen edo «azpiko munduan» bizi omen ziren gizakiekin harremanik izan nahi zuenean, infernuraino joan behar zuen. Horrela, naturaren jainko garrantzitsuenak (Marduk, Heracles, Orfeo, Dioscuros, Odiseo, Eneas, etab.) infernuetara jaitsi ziren, eta guztiek esperientzia ahaztezinak izan zituzten.

Garrantzizkoena iluntasunen mundutik ihes egin ahal izatea imajinatzea zen, non hildakoek, kasurik onenean, itzal besterik ez zirenez, handik irteteko bideari antzemango zioten, grekoen Hades delakoan gertatzen zen bezala.

Jakina denez, lehen Aberri Eguna 1932ko martxoaren 27an izan zen, Bilbon eta Pazko-igandean. Erresuma Batuaren kontrako Irlandako pazko altxatzeak eta haien aldebakarreko independentzia aldarria hona ekartzeak eragin zuten gertaera haiek erreferentziatzat hartzea Berpizkunde iganderako. Erlijiotik eta, zehazkiago, kultura katolikotik eratorritakoa jai politiko bihurtu zen, bada.

Halaber, EAJk Aberri Eguna sortu zuen 1932an alderdiaren festa gisa, «euskal nazionalismoaren urrezko ezteiak» ospatzeko, 50 urte igaro baitziren abertzaletasunak karlismo tradizionalista espainiarrarekin hautsi zenetik.

Edozein modutan ere infernutik irtetea eta, era bertsuan, birsortze baten zeremonia dugu efemeridea. Aspalditik, eta munduko kultura askotan errepikatutako nahikaria... gurean ere, beraz, hala izan bedi!

Buscar