Fito Rodriguez
Fito Rodriguez
Idazlea

Partisanoen eguna Dante zenaren erara

Danteren etsaiak “gibelinoak” ziren Erromatar-Germaniar Inperio Sainduaren enperadorearen defendatzaileak. Partisanoen arerioak, aldiz, Erromako faxistak baita nazi germaniar inperialistak ere

Italiako askapenaren aldeko jaia urtero egiten da apirilaren 25ean eta bertoko historiaren oroitzapen ahaztezina izaten da.

Egun horretan, Mussoliniren erregimena suntsitzen lagundu zuten zenbait ideia politikoren aurkako borrokan bizia galdu zutenak ohoratu nahi dira.

Italiar bakoitzak bere erara ospatzen du festa nazionala. Ia denak bat datoz esatean esanahi sinbolikoa duela faxismoaren erorketak egungo errepublika sortzea ekarri baitzuen. Hala eta guztiz ere, urtemuga batasun politiko baterako izaten da batzuentzat eta, besteentzat, berriz, partisanoek egin zuten lanaren eta botere faxistaren eta nazien okupazioaren aurkako erresistentziaren oroitzapena da bereziki.

Italiako Florentzian jaiotako Dante Alighierik bere garaiko eta, bide batez, betiko kontraesan hau (jai baten inguruan ikuspegi ezberdinak egon ahal izatearena, alegia … ) hizpide izan zuen bere poetikan. Hura ere noblezia txikiaren guelfoen alderdikoa izanik, Dantek aktiboki hartu zuen parte kanpaina militarretan eta garaiko auziak amaiaraztearekin haiek ahaztu ez eta hainbat gortetan funtzio diplomatikoak bete zituen.

“Vita nova” izeneko olerkian forma eta zentzua eman nahi izan zien aipatu ustezko paradoxei. Hona hemen:

«Baten bat, fidakorra, gozo gordetzen da kausan,
beste batek, berriz, negar egiten du askotan
eta errukia eskatzen du nire bihotzean
beldurra izaten duen bakoitzean.
Beraz, zein ikasgairi buruz ez dakit nik
eta ez dakit hitz egiten ere nahi dudanik.
Denek nahi badut bateratzea
Hobeto  gure etsaiari deitzea».

Danteren etsaiak “gibelinoak” ziren Erromatar-Germaniar Inperio Sainduaren enperadorearen defendatzaileak. Partisanoen arerioak, aldiz, Erromako faxistak baita nazi germaniar inperialistak ere.

Denbora pasa arren, apirilaren 25 italiarrekin bat egiteko eguna aproposa izan daiteke, borrokalari antinperialista bezain antifaxista izanez gero bederen.

Buscar