09 ABR. 2023 IRUDITAN Gaztela ezpata bat da Argazkia: Fred Tanneau | AFP Gloria Fuertes Itzulpena: Josu Landa Ez dut ohitu nahi itsasorik gabe bizitzera. Ohitu beharko ote dut inork ez nazan zaindu? (Jada urte asko daramazkit bakardadeko satorra izaten.) Zertarako balio dute milioika lagun-ezagunek, bakarrean bakar-bakarrik oheratu behar badut? Zertarako balio du ospeak, entzute handiko izateak bakarrean bakar-bakarrik moldatu behar badut? ... ... ... ... ... ... ... ... ... ... ... ... ... ... ... ... (Kriseilua piztera noa.) Beldur naiz ez ote dudan sinetsiko amodioa neuk asmatutako poema bat besterik ez dela.